Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Svanera
Familia: Kartveliar hizkuntzak

Svanerak, mingreliera, lazera eta georgierarekin batera, hizkuntza kartveliarren taldea osatzen du. Laurak erabiltzen dira Georgian (lazera Turkian ere bai, Georgiako mugaren ondoan), baina bertako hizkuntza ofizial bakarra georgiera da.
Svaneraz Georgiako ipar-mendebaldean hitz egiten da, Abkhaziaren ekialdean eta Errusiar Federakundeko Karachay eta Kabardino-Balkaria errepubliken hegoan, Svantetia izeneko herrialdean (ikus 12. mapa). Guztira, 15.000 dira svantarrak (Grimes 2005).

Svanera oso egoera larrian dago, hiltzeko zorian; besteak beste, Georgiako estatuaren jokabideagatik. Oso ume eta gazte gutxik dakite svaneraz, eta gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa ia etenda dago gaur egun.

Nazioartean hizkuntza hau izendatzeko erabiltzen diren izenak hauek dira: svan, lushnu eta svanuri. Hizkuntzaren autoglotonimoa –hizkuntza horretan bertan hizkuntza izendatzeko era– svanuri da.

Svanera hizkuntza kartveilarra da. Hizkuntza kartveliarrak Georgian edo haren inguruan hitz egiten dira; guztira lau dira: georgiera, lazera, mingreliera eta svanera.

Itxi