Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Pomakera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Pomakera Greziako Thraziako mendebaldeko bulgarieraren aldaera da, aditu askoren arabera, behintzat (Euromosaic 2005). Guztira 30.000 hiztun ei ditu (Grimes 2005).

Beste batzuen iritziz, ostera, pomakera Grezia eta Bulgaria arteko Rhodope mendi inguruetako hizkuntza beregaina da. Gainera, pomakeraren jatorria bulgariera izanik, lexikoaren %60 turkieratik jaso omen du.

Pomakeraz pomakci deitzen zaio hizkuntzari. Nazioartean hedatuen dagoen terminoa pomak da.

Hizkuntza beregaintzat edo bulgarieraren aldaeratzat hartzen dutenek pomak edo pomachki deitzen diote.

Itxi