Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Poloniera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Poloniera Poloniako hizkuntza ofiziala da. Polonian bertan, 36.500.000 lagunek hitz egiten dute polonieraz. Horiez gain, badira inguruko lurraldeetan poloniera erabiltzen duten gutxiengoak: hala nola, 240.000 Alemanian eta 50.000 Eslovakian.

Poloniako hizkuntza ofiziala izanik, bizitza publikoko arlo guztietan dauka lekua; esate baterako, hezkuntzan, justizian, hedabideetan eta merkataritzan.

Polonieraz idazteko, alfabeto latindarra erabiltzen da, eta hori horrela izan da XVI. mendetik, polonieraz idazten hasi zirenetik.

Polonierari polish esaten zaio ingelesez, eta polaco, berriz, gaztelaniaz. Baina hizkuntza horretako hiztunek berek polski deritzote.

Poloniera hizkuntza indoeuroparra da, eslaviar adarrekoa, hain zuzen. Hizkuntza eslaviarrak Europan hitz egiten dira batez ere. Hauek dira horietako batzuk: bielorrusiera, bosniera, bulgariera, errusiera, eslovakiera, kashubiera, kroaziera, mazedoniera, poloniera, pomakera, rutheniera, serbiera, sorbiera, txekiera eta ukrainera.

Itxi