Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ossetiera
Familia: Iraniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Ossetieraz Kaukasoko bi aldeetan hitz egiten da, Ipar Kaukasoko Errusiar Federakundeko Ipar Ossetia (Alania) Errepublikan eta Hego Kaukasoko Georgiako ipar-erdialdean (ikus 9.mapa). Lurraldea bateratua da, baina estatu biren artean zatituta dago. Lurraldearen alde biei Ipar Ossetia edo Ipar Alania eta Hego Ossetia edo Hego Alania deitzen zaie.

Ipar Ossetia Errepublikan 710.000 lagun bizi dira, eta horietako %53 ossetiarrak dira, %30 errusiarrak, %5 ingushtarrak eta gainerakoak beste gutxiengo batzuk. Hego Ossetian, 160.000 inguru dira ossetiarrak (Morózova eta Yéschenko 1999). Ossetiera-hiztunak, gutxi gorabehera, 500.000-600.000 dira. Horietako %60 Ipar Ossetian bizi da, %15 Hego Ossetian, eta gainekoak inguruko lurraldeetan.

Ossetieraz iron avzag deitzen zaio hizkuntzari (Morózova eta Yéschenko 1999). Nazioartean, ossetian, ossete eta osetin dira izen erabilienak hizkuntza hau izendatzeko.

Ossetiera hizkuntza koofiziala da Ipar Ossetian, errusierarekin batera. Horregatik, badu tokia hezkuntzan eta administrazioan

Ossetiera hizkuntza indoeuroparra da, irandar adarrekoa. Hiru dira Europan hizkuntza irandarrak: ossetiera, talishera eta tatera.

Itxi