Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Franko-provenzera edo arpitana
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Franko-provenzeraz edo arpitanaz Frantziako hego-ekialdeko Dauphinois, Lyonnais, Savoy eskualdeetan, Italiako ipar-mendebaldeko Aosta Haranean eta Suitzako Fribourg, Valais, Geneva, Vaud, Neu Châtel, Jura eta Berne eskualdeetan hitz egiten da (ikus 6. mapa).

Franko-provenzeraz hitz egiten duten hiztunen kopuruari buruz ez dago behin betiko daturik. Grimesek (2005), esaterako, guztira 80.000 hiztun direla aipatzen du: 70.000 Italian, 7.000 Suitzan eta gutxi batzuk Frantzian. Pricek (2000), ostera, Frantzian 60.000 eta Italian 70.000 direla dio, eta Suitzakoak ez ditu aipatzen.

Aditu askoren arabera, franko-provenzera okzitanieraren aldaera da, baina azken aspaldian gero eta gehiago onartzen da hizkuntza beregaina dela.

Itxi