Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Norvegiera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Norvegiera Norvegiako hizkuntza ofiziala da, samierarekin batera. Guztira 4.500.000 lagunek hitz egiten dute norvegieraz. Edozelan ere, Norvegian norvegieraren aldaera bi dira ofizialak: bokmåla eta nynorska (ikus sarrera bereziak). Norvegiako bizilagunek aukeran dute zein hautatu eta erabili.

Norvegiera hizkuntza indoeuroparra da, germaniar adarrekoa eta iparreko azpitaldekoa, daniera, faroeera, islandiera eta suedierarekin batera.

Bestalde, norvegiera, suediera eta daniera oso gertu daude elkarrengandik, eta hizkuntza horietako hiztunek sarritan ulertzen dute elkar; hots, arrunta da suediarrek, norvegiarrek eta daniarrek elkar ulertzea, bakoitzak bere hizkuntza erabilita.

Itxi