Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Nogaiera
Familia: Turkiar hizkuntzak ( Altaitarrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Nogaieraz Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikaren iparraldean hitz egiten da, Txetxenian, Ingushetian, eta Karachay-Cherkessiaren hegoaldean (ikus 11. mapa). Lurralde horietan barreiaturik bizi dira, baina komunitate-trinkoak osatuz. 1979an, guztira 60.000 lagunek zekiten nogaieraz, nahiz eta talde etnikoan 80.000 izan.

Nogaiera Karachay-Cherkessia Errepublikako hizkuntza koofizialetako bat da, errusierarekin eta karachayerarekin batera. Hizkuntza horiez gain, errepublika horretan abazeraz eta kabardieraz ere mintzatzen dira. Dagestan Errepublikan ere hizkuntza koofizialetako bat da, avarera, dargvuera, kumykera, lakera, lezgiera, tabassaranera eta errusierarekin batera.

Nogaieraz kumuk til deitzen zaio hizkuntzari (Morózova eta Yéschenko 1999), bai eta noghai herritarrei ere (Kolga eta beste 2001). Nazioartean, berriz, nogai, nogay, noghay, noghai, noghaylar, nogaitsy eta nogalar deritzo.

Nogaiera hizkuntza altaitarra da, turkiar adarrekoa. Europan hainbat dira hizkuntza turkiarrak; hala nola, azerbaijanera, balkarera, bashkirera, chuvashera, gagauzera, karachayera, karaimera, kazakhera, kumykera, nogaiera, tatarrera, turkiera eta urumera.

Itxi