Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Mordvera
Familia: Uraldar hizkuntzak

Mordvera hizkuntzan Errusiar Federakundeko Mordvin Errepublikako iparraldean eta ekialdean, eta inguruko errepubliketen, mintzatzen dira. Mordvera-hiztunak 440.000 dira Errusian (Grimes 2005).

Nazioartean erzya, mordvin-erzya, mordvin eta erzia deitzen zaio mordverari. Halere, hizkuntzalari batzuen iritziz (Price 2000), mokshera eta erzyera hizkuntza beraren aldaerak dira, Pricek mordviniera deitzen duen hizkuntzarena (ingelesez, mordvinian). Vaba eta Viikberg (2002) ikerlarien arabera, erzyarrek eta moksharrek herri bakarra osatzen dute.

UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenaren arabera, ‘arriskupean’ dago erzyeramokshera bezala–, hizkuntza hau ere oso ume gutxik erabiltzen dutelako. Wurmek (2001) ere gauza bera dio.

Mordvera 1970ean sartu zen eskolan, eta hasieran 40.000 inguruk aukeratu zuen erzyera edo erzyeraz ikastea. Halere, 1995ean 2.560 ikaslek baino ez zuten erzyeraz ikasten. Bestalde, gaur egun bada erzyeraz argitaratzen den aldizkari bat, Syatko izenekoa (Price 2000).

Erzyera hizkuntza uraldarra da. Hizkuntza uraldarrak Europan eta Asian hitz egiten dira. Europan makina bat dira; hala nola, erzyera, estoniera, finlandiera, hungariera, ingriera, komiera, komi-permyakera, livera, livviera, ludiera, mariera, mokshera, samiera, udmurtera, vepera eta vodera.

Itxi