Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Moldaviera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Moldaviera Moldaviako hizkuntza ofiziala da. Halere, aditu askoren ustez, moldaviera Moldaviako errumaniera baino ez da; hots, errumanieraren aldaera hutsa (Price 2000; Grimes 2005).

Moldavia Errusiaren mende izan zenean, Bigarren Mundu Gerraren ostean, moldaviera terminoa erabiltzen hasi ziren, eta alfabeto zirilikoaren bidez idazten. Moldaviak 1991n independentzia lortu duenetik, alfabeto latindarra berreskuratu dute. Alabaina, 1994an Parlamentuak moldoveneascã (moldaviera) hizkuntza ofizialtzat jo zuen, románã (errumaniera) hizkuntzatik bereizi nahian.

Moldaviera, beraz, arlo publikoko jarduera guztietan erabiltzen da gaur egun, eta Estatuaren hizkuntza ere bada. Horrenbestez, ohiko hizkuntza da hezkuntzan, hedabideetan, administrazioan eta parlamentuan.

Gutxi gorabehera 2.600.000 lagunek dakite moldavieraz.

Moldaviera, errumaniera bezala, hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, hain zuzen. Azpitalde berekoak dira, beraz, gaztelania, katalana, italiera eta sardiera.
Itxi