Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Mocheno hizkuntza
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Mochenoz Italiako Trentinoko Fersina haranean hitz egiten da. Guztira 1.900 lagunek hitz egiten dute.

Aditu batzuen arabera, alemanaren aldaera da (Moreno Cabrera 2003). Beste batzuen ustez, ostera, hizkuntza beregaina da (Grimes 2005).

Nazioartean mocheno deitzen zaio. Gaztelaniaz, mókeno izenaz (Moreno Cabrera 2003).

Mochenoa hizkuntza indoeuroparra da, germaniar azpitaldekoa, alemana, alsaziera, daniera, faroeera, franciquera, frisiera, ingelesa, islandiera, luxenburgera, nederlandera, norvegiera, scotsera, suediera, yiddisha, walsera eta zinbrierarekin batera. Hizkuntza germaniarren artean mendebaldeko azpitaldean sartzen da, alemana, alsaziera, franciquera, frisiera, ingelesa, luxenburgera, nederlandera, scotsera, yiddisha, walsera eta zinbrierarekin batera. Hala eta guztiz ere, askoren arabera, alsaziera, franciquera, luxenburgera, mochenoa, walsera eta zinbriera alemanaren dialektoak dira.

Itxi