Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Mingreliera
Familia: Kartveliar hizkuntzak

Mingrelieraz Georgiako erdi-ekialdean hitz egiten da, Itsaso Beltzaren itsasertzean (ikus 12. mapa). Mingreliarrak 500.000 lagun inguru dira.

Mingrelieraz margaluri deitzen zaie herritarrei. Nazioartean hizkuntza izendatzeko erabiltzen diren izenak hauexek dira: mingrelian, margaluri, megrel eta megruli.

Georgian ez zaio mingrelierari inolako ofizialtasun-mailarik onartzen. Are gehiago, georgieraren dialektotzat hartzen dute, eta, beraz, ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen.

Mingrelierak, lazerak, svanerak eta georgierak hizkuntza kartveliarren taldea osatzen dute. Lau horietan hitz egiten da Georgian (eta lazera Turkian ere bai), baina georgierak baino ez du ofizialtasuna onartuta. Mingreliera hizkuntza kartveilarra da. Hizkuntza kartveliarrak Georgian edo haren inguruan hitz egiten dira; guztira lau dira: georgiera, lazera, mingreliera eta svanera.

Itxi