Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Meglenera(Megleno Romanian)
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Megleneraz Greziaren eta Mazedoniaren arteko mugako herrixka gutxi batzuetan hitz egiten da, Thessalonikiren eta Salonikaren iparraldeko Meglena ibaiaren haranean.

Megleneraz 5.000 lagunek hitz egiten dute, gutxi gorabehera: 3.000k Grezia aldean, eta 2.000k Mazedonia aldean (Salminen 1999).

Meglenerak ez du inolako babes ofizialik, eta hizkuntza hau oso egoera larrian dago. UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenaren arabera, ‘arrisku larrian’ dago meglenera, oso ume gutxik ikasten dutelako, eta gero, eskolatzean, erabiltzeari uzten diotelako.

Nazioartean megleno-romanian, meglenitic eta meglenite deritzo. Gaztelaniaz, rumano meglenita esaten zaio (Moreno Cabrera 2003).

Meglenera, istriera, istro-romaniera eta errumaniera hizkuntzek hizkuntza latindarren azpi-talde bat osatzen dute, baina, adituen ustez, orain dela 1.000 urte inguru bereizi eta hizkuntza beregainak bihurtu ziren (Grimes 2005).

Hizkuntza hau indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi