Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Maltera
Familia: Hizkuntza semtarrak
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Maltera Malta uharteko hizkuntza da. Bertako hizkuntza ofiziala da, eta, beraz, hezkuntzan, administrazioan eta hedabideetan erabiltzen da. Esaterako, Parlamentuan erabiltzen den hizkuntza da. Guztira 376.000 lagunek hitz egiten dute, 1995eko erroldaren arabera (Price 2000).

Maltera Europar Batasuneko hizkuntza koofizialetako bat da, Malta Europar Batasuneko kidea baita.

Maltera hizkuntza semitikoa den arren, 1934an alfabeto latindarrean oinarritutako idazkera onartu zen ofizialki.

Azken urteotan, ingelesa Maltako bigarren hizkuntza bihurtu da, eta goi-mailako ikasketetako eta merkataritzako hizkuntza ere bai.

Maltera hizkuntza semitikoa edo semtarra da. Gutxi dira Europan hizkuntza semtarrak, baina zenbait badira: arameera, maltera, assyriera eta Zipreko arabiera.

Itxi