Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Luxenburgera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Luxenburgera Luxenburgon hitz egiten den hizkuntzari deritzo. Aditu askoren arabera, luxenburgera alemanaren aldaera baino ez da (Price 2000), baina Luxenburgoko gobernuak, 1984an bertako hizkuntza ofizialtzat luxenburgera, alemana eta frantsesa onartu zituenetik, luxenburgerak forma idatzi berezia du, eta askok eta askok hizkuntza beregaintzat jo dute.

Luxenburgeraz 275.000 lagunek hitz egiten dute, eta gaur egun administrazioaren hizkuntza da Luxenburgon. Hezkuntzan ere erabiltzen da, alemanarekin eta frantsesarekin batera. Gainera, bertako gobernua luxenburgera jagoten eta bultzatzen ahalegintzen da. Luxenburgo Europar Batasuneko kidea denez, luxenburgera Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat da.

Luxenburgera hizkuntza indoeuroparra da, germaniar azpitaldekoa, alemana, alsaziera, daniera, faroeera, franciquera, frisiera, ingelesa, islandiera, mochenoa, nederlandera, norvegiera, scotsera, suediera, yiddisha, walsera eta zinbrierarekin batera. Hizkuntza germaniarren artean mendebaldeko azpitaldean sartzen da, alemana, alsaziera, franciquera, frisiera, ingelesa, mochenoa, nederlandera, scotsera, yiddisha, walsera eta zinbrierarekin batera. Halere, askoren arabera, alsaziera, franciquera, luxenburgera, mochenoa, walsera eta zinbriera alemanaren dialektoak dira.

Itxi