Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ludiera
Familia: Uraldar hizkuntzak

Ludiera-hiztunak 5.000 inguru dira, eta Errusiar Federakundeko Karelia Errepublikan bizi dira (ikus 10. mapa). Luditarren lurraldea iparretik hegora doan zerrenda estua da.

UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenaren arabera, ‘arrisku larrian’ dago ludiera, hizkuntza honetan oso gazte gutxik dakielako, edo, agian, batek ere ez.

Nazioartean, ludian, lyudikovian, lyudic eta ludic deitzen zaio. Zenbait hizkuntzalariren ustez (Price 2000), ludiera kashubieraren aldaera baino ez da.

Ikertzaile batzuen ustez, ludiera ez da hizkuntza beregaina, karelieraren aldaera baino (Vaba eta Viikberg 2002).

Ludiera hizkuntza uraldarra da. Hizkuntza uraldarrak Europan eta Asian hitz egiten dira. Europan makina bat dira; hala nola, erzyera, estoniera, finlandiera, hungariera, ingriera, komiera, komi-permyakera, livera, livviera, ludiera, mariera, mokshera, samiera, udmurtera, vepera eta vodera.

Itxi