Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Lituaniera
Familia: Baltar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Lezgiera Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako hizkuntza koofizialetako bat da, avarera, dargvanera, errusiera, kumykera, lakera, nogaiera eta tabassaranerarekin batera. Bakoitzak bere eskualdea du Dagestan barruan, baina errusiera Errepublika osoan da ofiziala (Morózova eta Yéschenko 1999). Horrez gain, Hego Kaukasoko Azerbaijaneko iparrean ere hitz egiten da. Lezgitarrak, beraz, Kaspiar Itsasoaren mendebaldean bizi dira, Erdiko Kaukason (ikus 12. mapa).

Guztira 466.000 inguru dira lezgiera-hiztunak: Dagestanen hegoaldean, 204.000 inguru; 170.000, Azerbaijanen iparraldean; eta 90.000, erbestean.

Lezgieraz lezgi chal edo lezgi ch’al deitzen zaio hizkuntzari; nazioartean, lezgian, lezghi, lezgin eta kiurinsty.

Lezgiera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lezgic azpitaldekoa, aghulera, archiera, budukhera, khinalughera, krytsera, rutulera, tabasaranera, tsakhurera eta udierarekin batera.

Itxi