Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Letoniera
Familia: Baltar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Letoniera Letoniako hizkuntza ofiziala da. Letoniera-hiztunak 1.400.000 inguru dira. Ofiziala denez, arlo guztietan erabiltzen da; hala nola, hezkuntzan, administrazioan, merkataritzan eta justizian.

XVIII. mendean, Letonia Errusiaren mende geratu zen. Lehen Mundu Gerraren ostean, 1918an, independentzia lortu zuen, baina 1940an Errusiak (Sobietar Batasunak) berriro menderatu zuen. Azkenik, 1991n, independentzia lortu zuen. Horregatik guztiagatik, errusieraren eragina oso handia izan da azken gizaldietan.

Letonieraz idazten hasi zirenean, alfabeto latindarra erabiltzen zuten. Gero, Errusiaren mendean, alfabeto zirilikoak latindarra ordezkatu zuen. Baina, 1908tik aurrera, idazketa alfabeto latindarrean oinarritzen da berriro.

Letonierari ingelesez latvian esaten zaio, baina hizkuntza horretako hiztunek lettish deitzen diote.

Letoniera hizkuntza indoeuroparra da, baltar edo baltiko adarrekoa. Horietako bi daude bizirik gaur egun Europako Itsaso Baltikoaren inguruan: letoniera eta lituaniera.

Itxi