Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Lazera
Familia: Kartveliar hizkuntzak

Lazera hizkuntzan Hego Kaukasoko Georgiako hego-mendebaldeko herrixka bitan eta Turkiako ipar-ekialdean mintzatzen dira, Itsaso Beltzaren itsasertzean (ikus 12. mapa). Herri bera estatu biren artean nola dagoen bananduta ikusteko adibide argia da.

Lazeraren autoglotonimoa –hizkuntza horretan bertan hizkuntza izendatzeko era– lazuri nena (‘lazuri hizkuntza’) da, baina nazioartean laz, laze, chan, chanzan, chanuri eta zan izenak erabiltzen dira hizkuntza hau izendatzeko.

Hiztun gehienak Turkia aldean bizi dira –30.000 inguru–, baina gehienek turkieraz hitz egiten dute, eta lazeraren egoera oso larria da alde horretan. Georgia aldean, ostera, 2.000 inguru lagun dira hiztunak, eta badirudi umeek eta gazteek ere badarabiltela jatorrizko hizkuntza. Nolanahi ere, lazera ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen, ezta idazteko ere.

Lazera hizkuntza kartveilarra da. Hizkuntza kartveliarrak Georgian edo horren inguruan hitz egiten dira; guztira lau dira: georgiera, lazera, mingreliera eta svanera.

Itxi