Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Lakera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Lakera hizkuntza Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako hizkuntza koofizialetako bat da, avarera, dargvanera, errusiera, kumykera, lezgiera, nogaiera eta tabassaranerarekin batera. Bakoitzak bere eskualdea du Dagestan barruan, baina errusiera Errepublika osokoa da (Morózova eta Yéschenko 1999).

Laktarrak Dagestaneko hegoaldeko Lakia eta Kulin eskualdeetan bizi dira (ikus 12. mapa). Dagestan Errepublikan, 1989ko erroldaren arabera, 100.000 inguru dira lakera-hiztunak.

Lakeraren autoglotonimoa lakku maz da, eta nazioartean lak da izenik hedatuena, XIX. mendean kazikumuk izena izan bazen ere ezagunena. Nazioarteko beste izen bat laki da.

Hizkuntza koofiziala denez, badu tokia hezkuntzan eta administrazioan. Halere, toki hori oso mugatuta dago praktikan, errusiera baita hizkuntza nagusia arlo horietan. Gaur egun, alfabeto zirilikoa erabiltzen da lakeraz idazteko.

Lakera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lako-dargic azpitaldekoa, dargvuera, khaidakera eta kubatxierarekin batera.

Itxi