Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ladinera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Ladineraz Italiako Dolomita Alpeetan hitz egiten da, Hego Tiroleko bost haranetan. Guztira 30.000 dira hiztunak (Wright, 2004), eta orain arte hizkuntzak egoera onean irautea, neurri handi baten behintzat, lurraldea fisikoki bakartu samar egoteari zor zaio.

Italiako hizkuntza ofiziala italiera den arren, azken urteetan legeria aldatzen ari da hizkuntza-kontuetan. 1989tik ladinera hizkuntza koofiziala da Bolzanon, italierarekin eta alemanarekin batera. Trenton ere antzeko egoera lortu zuen 1999an. Belluno herrialdeko ladindarrek, ostera, ez dute oraindik halako eskubiderik.

Hezkuntzan, 1995ean, astean ordu bi zituzten ladinera ikasteko; italiera eta alemana ziren nagusi, beraz.

Wurmen (2001) arabera, hizkuntza hau arriskupean dago. Beste horrenbeste dio UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenak.

Bestalde, ladinerak zazpi aldaera dituenez, administrazioan eta hezkuntzan erabiltzeko forma estandarrak nolakoa izan behar duen eztabaidatzen ari dira une honetan.

Ladinera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi