Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Kurduera
Familia: Iraniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Kurduera-hiztun gehienak Asian bizi dira: Turkian (4 milioi), Iraken (2.800.000), Sirian (900.000) eta Iranen (400.000). Alabaina, Armenian, Azerbaijanen eta Georgian ere badira, hurrenez hurren, 100.000, 20.000 eta 40.000 lagun. Gainera, Turkiari dagokionez, asko eta asko dira Europako Istanbul hirian bizi diren kurduak.

Kurduera, orain gutxi arte, hizkuntza debekatua izan da Turkian, eta hainbat herritar atxilotu dituzte kurdueraz hitz egitearren. Iranen ere debekatuta dago eskolan kurduera erabiltzea (Grimes 2005).

Nazioartean hizkuntza izendatzeko erabiltzen diren terminoak hauek dira: kurmanji, kurmancî, kirmancî, kermancî, kurdi eta kurdî. Autoglotonimoa, berriz, kurmandzh da.

Kurduak, azken aspaldian behintzat, indar handiz ari dira beren kulturaren eta hizkuntzaren alde, eta badirudi erabiltzen den toki batzuetan zenbait eskubide lortzen ari direla; hala nola, Iraken eta Armenian.

Itxi