Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Kumykera edo kumukera
Familia: Turkiar hizkuntzak ( Altaitarrak )

Kumykeraz Errusiar federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikan (ikus 11. mapa) eta Kazakhstanen hitz egiten da.

Kumykeraz hizkuntzaren izena kumuk til da. Nazioartean, ostera, kumyk, kumuk, kumuklar eta kumyki dira izenik hedatuenak.

Errusian eginiko 1989ko erroldan, 282.000 ziren kumuktarrak, baina badirudi hirietako umeek eta gazteek ez dakitela ondo kumykeraz (Morózova eta Yéschenko 1999).

Edozelan ere, Dagestaneko hizkuntza koofizialetako bat da, eta hezkuntzan erabil daiteke, kumuktarrak ugariak diren eskualdeetan.

Kumukerazko lehen liburua 1883an argitaratu zen, alfabeto arabiarra erabilita. Halere, gaur egun, alfabeto zirilikoaz baliatzen dira kumukeraz idazteko.

Kumykera hizkuntza altaitarra da, turkiar adarrekoa. Europan hainbat dira hizkuntza turkiarrak; hala nola, azerbaijanera, balkarera, bashkirera, chuvashera, gagauzera, karachayera, karaimera, kazakhera, kumykera, nogaiera, tatarrera, turkiera eta urumera.

Itxi