Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Kubatxiera edo urbukera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Kubatxieraz Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako Kubachi izeneko herrian eta inguruetan mintzatzen dira (ikus 12. mapa).

Kubachiera eta khaidakera, hizkuntzalari askoren iritziz, dargvera hizkuntzaren dialektoak dira (Grimes 2005), baina hemen era beregaintzat aurkeztuko ditugu.

Kubachiarrek dargveraz eta errusieraz ere badakite, eta horiek dira hezkuntzan eta administrazioan erabiltzen diren hizkuntzak, dargvera Dagestaneko hizkuntza koofizialetako bat da-eta. Kubatxiera-hiztunak 3.000 inguru dira (Morózova eta Yéschenko 1999).

Kubatxiera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lako-dargic azpitaldekoa, dargvuera, khaidakera eta lakerarekin batera.

Itxi