Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Kroaziera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Korsikera Frantziako Mediterraneoko Korsika uharteko hizkuntza da. Guztira 340.000 lagunek dakite korsikeraz (Grimes 2005).

Frantziako gobernuak hizkuntza beregaintzat onartu duen arren, korsikerak ez du laguntza berezirik Estatuaren aldetik. Alabaina, hiztunek hizkuntzarekiko atxikimendu handia erakusten dute, eta sarritan gertatzen da, frantsesez jakin arren, korsikera hobestea. Oso garrantzitsua da herritarrak bultzatzen ari diren hezkuntza elebidunaren aldeko ekimena.

Badira aldizkariak eta irratiak korsikeraz. Liburuak ere gero eta gehiago argitaratzen dira. Frantziako France 3 izeneko kateak astean ordu biko emisioa egiten du hizkuntza honetan.

UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenaren arabera, korsikera ez dago ‘arriskuan’, baina bai ‘balizko arriskuan’. Alabaina Wurmen (2001) arabera, ‘arriskuan’ dago.

Korsikeraz corsu deritzo hizkuntzari. Nazioartean corsican, corsu, corso, corse edo corsi izenak erabiltzen dira.

Korsikera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi