Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Khvarsera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Khvarshtarrak Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako hego-ekialde menditsuan bizi dira (ikus 12. mapa), Tsumada eskualdeko Khvarshi, Inhokari, Kvantlyada, Santlyada eta Khvainy herrietan, hain zuzen ere. Auzokoak dituzte chamalaldarrak iparrean, tinditarrak ipar-ekialdean, avartarrak ekialdean eta mendebaldean, eta didotarrak hegoaldean.

Guztira 2.000 hiztun ere ez dira (Grimes 2000), eta khuarshiera etxean baino ez dute erabiltzen. Hezkuntzan eta administrazioan errusiera eta avarera darabiltzate. Hizkuntza hau egoera larrian dago.

Khvarshiera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera eta tindierarekin batera.

Itxi