Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Khinalughera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Khinalughera edo kinalugera-hiztunak Hego Kaukasoko Azerbaijaneko ipar-ekialdean bizi dira (ikus 12. mapa), Konakhlent eskualdean, 2.300 metroko garaieran dagoen Khinalug herrian (Kolga eta beste 2001). Khinaluh herria 1970era arte bakartuta zegoen, auzokoekin ez zuen ia harremanik, eta gaur egun ere, azarotik martxora bitartean guztiz isolaturik bizi dira.

Nazioartean hizkuntza hau izendatzeko erabiltzen diren izenak herriaren izenetik eratorri dira: khinalug, khinalug, xinalug eta khinalugi. Khinalugheraz, ostera, herriaren izena Ketch da, eta herritarrei deitzeko, ketch halh (‘ketcheko herritarrak’) edo kajttiodu (‘herri bateko bizilagunak’) erabiltzen dira.

Guztira 2.000 inguru (Gippert & Tandaschwili 2005) edo 1.500 (Grimes 2005) dira khinalugheraz dakitenak; hots, Khinalug edo Ketch herriko bizilagunak.

Hiztunek ez dute khinalughera idazteko erabiltzen, administrazioan eta hezkuntzan azerbaijanera erabiltzen da-eta.

Khinalughera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lezgic azpitaldekoa, aghulera, archiera, budukhera, krytsera, lezgiera, rutulera, tabasaranera, tsakhurera eta udierarekin batera.

Itxi