Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Khaidakera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Khaidakeraz edo Kajtageraz Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako Kajtag eskualdean hitz egiten da. 1989ko erroldaren arabera, 14.424 lagunek hitz egiten dute hizkuntza honetan.

Hizkuntzalari askoren ustez, khaidakera dargveraren dialektoa da (Grimes 2000). Gauza bera gertatzen da urbukera edo kubatxierarekin. Nazioartean kajtag, khajtag eta kaitag terminoak erabiltzen dira hizkuntza hau izendatzeko.

Khaidakeraz idatzitako lehen testua XVII. mendekoa da. Halere, gaur egun ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen.

Khaidakera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lako-dargic azpitaldekoa, dargvuera, lakera eta kubatxierarekin batera.

Itxi