Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Germaniar hizkuntzak

Germaniarrak hizkuntza indoeuropak dira. Hemen aurkeztu ditugunak gaur egun erabiltzen direnak dira, eta bi azpifamilia osatzen dute (ikus taula):

IparraldekoakMendebalekoak
Mendebaleko eskandinaviarraEkialdeko eskandinaviarrakIrletakoakKontinentekoak
 BehekoakGaraikoak

 Islandiera (1)

 Faroeera (2)

 

 Suediera (4)

 Daniera (5)

 Norvegiera (3)

 Ingelesa (6)

 Eskoziera    (ingelesez   scots) (7)

 

 Frisiera (8)         Nederlandera (9)

 Behe alemana (10)

 Alemana (11)

 Luxenburgera (12)

 Alsaziera (13)

 Franciquera (14)

 Walserera (15)

 Mocheno (16)

 Zinbriera (17)

Kontuan hartu behar da, hala ere, egun hitz egiten ez diren zenbait hizkuntza germaniar ere izan zirela. Horien artean hizkuntza gotikoa dugu, ekialdeko eskandinaviar jatorrikoa. Godoek Eskandinaviako penintsulatik ekialdera eta hego-mendebaldera migratu zuten I. eta VII. mende bitartean. Iberiako penintsulan ere zabaldu ziren, V. eta VII. mende bitartean. XVI. mendean edo apur bat geroago, Itsaso Beltzean gelditzen zitzaion lurraldea ere galdu zuen gotikoak eta erabat hil zen. Hizkuntza gotikoa ezaguna da, besteak beste, IV. mendean Biblia itzultzeko erabili zelako.