Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Hizkuntza semitak

Hizkuntza semitak afro-asiar familiatik datoz, cushit hizkuntzekin, tamazightarekin (bereberera), txadar hizkuntzekin eta egipterarekin batera. Hizkuntza semiten presentzia K.a. hirugarren milurtekotik aurrera ezagutzen da. Hizkuntza semitak idatzi ziren lehenetakoak dira; esate baterako, aitzin-arameeraren testigantza idatziak, K.a. IX. mendetik VII.era bitartekoak dira. Mesopotamiako zibilizazioan familia honetako hizkuntzetan hitz egiten zuten; asssyrieraz, besteak beste. Garai hartako hizkuntza asko desagertu dira, adibidez, akadiera edo feniziera. Baina, hebraierak, arameerak eta arabierak hedapen eta garrantzi handia hartu zuten, sarri, erlijio tradizioarekin oso lotuta. Bestalde, berebiziko garrantzia izan zuten grafia desberdinen bilakaeran.

Europako mapa honetan erakusten ditugun hizkuntza semitak arameera (1), assyriera (2), maltera (3) eta ziprera (4) dira.