Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Hizkuntza kaukasiar eta kartveliarrak

Hizkuntza kaukasiar eta kartveliarrak ez dira indoeuroparrak; Kaukasoko iparraldean kaukasiarrak ditugu, eta Kaukaso hegoaldean kartveliarrak. Kaukasiarren artean lau talde bereizi ditugu.

Kaukasiarrak
Kartveliarrak

Ipar-mendebaldekoa

Ipar ekialdekoa

Lako-dargiarra

 
nakh edo veinakh taldea
dagestandarra

abazera (1)

batsera (6)

akhwakhera (9)

dargvera (23)

georgiera (37)

abkhazera (2)

ingushera (7)

andiera (10)

khaidakera (24)

lazera (38)

adyghera (3)

txetxeniera (8)

avarera (11)

lakera (25)

mingreliera (39)

kabardiera (4)

 

bagulalera (12)

kubatxiera edo urbukera (26)

svanera (40)

ubykhera (5)

 

bezhtera (13)

aghulera (27)

 
  

botlikhera (14)

archiera (28)

 
  

chamalalera (15)

budukhera (29)

 
  

didoera (16)

khinalughera (30)

 
  

godoberiera (17)

krytsera (31)

 
  

hinukhera (18)

lezgiera (32)

 
  

hunzibera (19)

rutulera (33)

 
  

karatera (20)

tabasaranera (34)

 
  

khvarshera (21)

tsakhurera (35)

 
  tindiera (22)

udiera (36)

 

Ipar-mendebaldekoak ezagunak dira hizkuntzalarien artean, bi ezaugarrirengatik: batetik, oso kontsonante-sistema konplexua dute; eta bestetik, oso bokal gutxi, batzuek bi edo hiru baino ez.

Ipar-ekialdean bi talde ditugu. Nakh edo vinakh azpitaldekoak eta dagestandarrak. Azkenik, lako-dargiarra azpitaldea dugu.

Kartveliar hizkuntzek oso morfologia sistema konplexua dute. Oso ezaguna den georgieraz gain azera, mingleriera eta svanera ditugu.