Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Hizkuntza uraldarrak
Hizkuntza uraldarrak indoeuropar eta altaitarren ahizpa-hizkuntzak dira; eurasiarra izeneko familiaren alaba-hizkuntzak, hain zuzen. Hizkuntza uraldarren jatorria Errusiako Uraletan dago; gero, Eurasian zabaldu ziren.

Ondoren, zenbait lekutan, hizkuntza eslaviarrek eta baltarrek ordezkatu zituzten, haien eragina jaso ostean. Gaur egun, Errusiako iparraldean, Siberian eta Baltiko inguruan hitz egiten dira, baita Hungarian ere, IX. mendean uraldar hizkuntzadun hiztunek Hungariara migratu baitzuten.

Hiru azpifamilia nagusi ditu uraldar familiak, baina mapa honetan bi azpifamiliaren ordezkariak baino ez ditugu: Fino-ugriarrak eta nenets (19), samoyedo familiakoa. Hirugarren taldeko oinordeak (Yukaghir hizkuntzak) Siberian erabiltzen dira, eta horregatik ez ditugu irudikatu Europako mapa honetan.
Fino-ugriarrak
Samoyedo azpi familia
Ugriarrak
Finiarrak

hungariera (18)

estoniera (1)

nenets (19)

finlandiera edo suomiera (2)

ingriera (3)

kareliera (4)

komiera (5)

komi-permyakera (6)

livera edo livoniera (7)

livviera (8)

ludiera (9)

ekialdeko mariera (10)

mendebaldeko mariera (11)

mokshera (12)

mordvera (13)

samiera (14)

udmurtera (15)

vepera edo vepsiera (16)

votera edo vodera (17)