Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Beste familia indoeuropear batzuk

Greziar, armeniar, albaniar eta irandar hizkuntzak indoeuroparraren oinordekoak dira. Hizkuntzalari askoren ustetan, ez dute euren arteko ahaidetasunik. Mapa honetan familia bakoitzeko hizkuntzak ageri dira.

Albaniarrak
Greziarrak
Armeniarrak
Irandarrak

albaniera (1)

greziera (4)

armeniera (6)

ossetiera (7)

arbëresha (2)

tsakoniera (5)

kurduera (8)

arvanitea (3)

talishera (9)

tatera (10)

Albaniera bost bat milioi lagunek erabiltzen dute Albanian, Serbiako Kosovon, Mazedonian, eta Grezia eta Italia hegoaldeko zenbait lekutan. Albaniera, Arbëresha eta Arvanitea hizkuntza albaniarren familiakoak dira. Mendeetan zehar izandako harremanen ondorioz badituzte antzekotasunak inguruan hitz egiten diren beste familietako hizkuntzekin: bulgarierarekin, serbierarekin, grezierarekin edo errumanierarekin. Erromatar Inperioaren mende egon ondoren ere, latinaren eragin handia du hizkuntza-talde horrek.

Grezieraz K.a. XIV. mendean hitz egiten zen jadanik; lehen aldaera ezberdinak egon baziren ere, Atenas inguruko aldaera nagusitu zen, aldaera horien bateratzearekin eraturiko koinearen ondorioz. Mapan ikus daitekeenez, Kreta eta Txipre uharteetan ere erabiltzen da egun. Tsakoniera Greziako Peloponeson hitz egiten den hizkuntza greziar beregaina da.

Armenieraz gaur eguneko Armenian, Kaukaso hego-mendebaldean, Turkiako ekialdean eta atzerriko hainbat lekutan hitz egiten da. Guztira, sei milioitik gora hiztun dira (Grimes 2005), ia bederatzi milioi, Moreno Cabrerarenren esanetan (2003).

Hizkuntza irandarrak Asiako hego-mendebalean eta Ekialde hurbilean hitz egiten dira. Mapan ossetiera, kurduera, talishera eta tatera ageri dira.