Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Hizkuntza zeltak

Hizkuntza zeltak indoeuroparrak dira. Zelta zibilizazioa Europako erdi aldeko lurraldeetan sortu ei zen, eta K.a. IV. eta III. mendeetarako Iberiar Penintsulan, Italian eta Britainia Handian zabalduta zegoen. Kontinentean, adibidez, zeltiberieraz, lusitaneraz eta galoz hitz egiten zen; Hizkuntza horiek, beste hizkuntza zelta batzuk bezala, herri germaniarren eta erromatarren presiopean desagertu ziren. Egun bizi diren hizkuntzak VI. menderako Britaniako irletan –egungo Bretainia Handia‑ eta Bretainian mugaturik zeuden. Lurralde horietan zenbait mendetan oso erabilera zabala izan zuten; esate baterako, XII. eta XV. mendeetan garrantzi handiko literatura garatu zen galeseran eta Irlandako gaelikoan. XVI mendetik aurrera, ingelesaren eta frantsesaren eraginez, hizkuntza horien eremuak murrizten joan dira.

Egungo hizkuntza zelta guztiak latindar alfabetoan idazten dira. Baina V. eta VI. Mendeetan Irlandan gaelikoa idazteko idazkera ogamiarra erabili zen.

Britoniarrak
Goidelikoak

bretainiera (1)

Irlandako gaelikoa (5)

Eskoziako gaelikoa (4)

galesera (2)

kornubiera (3)

manxera (6)