Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Europako hizkuntzak

Mapa honetan, Europako herrialde bakoitzean zer hizkuntza erabiltzen diren ikus daiteke. Europako herrialdeak hartzerakoan Europako Batasunekoak ez ezik, Uralak eta Kaukasokoak ere kontuan hartu ditugu. Hizkuntza bat baino gehiago dituzten lurraldeak marren bidez adierazi dira. Baina kontuan izan behar da hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten diren eremuetako mugak ezartzea ez dela erraza, batez ere, estatuen mugek bereizten dituzten lurraldeetan. Beraz, hizkuntza bakoitzari buruzko datuak fitxetan eta familien mapetan ikus daitezke.

Hona ekarri ditugu estatu bakoitzean zer hizkuntza hitz egiten diren, eta hizkuntza-aberastasuna adierazteko, zein familiatakoak direnari buruzko aipamenak.

Albania: albaniera (albaniar azpi-familikoa), greziera (greziar azpi-familiakoa) [Biak indoeuroparrak].

Alemania: aleman edo aleman estandarra, behe alemana, frisiera (germaniarrak), poloniera, sorbiera, (eslaviarrak) [denak indoeuroparrak].

Andorra: katalana (erromantze hizkuntza) [indoeuroparra].
Armenia: armeniera (armeniar familiakoa), arumanera (erromantzea) [indoeuroparrak].

Austria: alemana, walserera, (germaniarrak), kroaziera (eslaviarra) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparra]

Belgika: alemana, nederlandera (germaniarrak), frantsesa, wallona (erromantzeak) [indoeuroparrak].

Bretainia Handia: ingelesa, scotsera/eskoziera (germaniarrak), Eskoziako gaelikoa, Irlandako gaelikoa, galesera, kornubiera, manxera (zeltak) [indoeuroparrak].

Bielorrusia: bielorrusiera (eslaviarra) [indoeuroparra].

Bosnia eta Herzegovina: bosniera, kroaziera, serbiera (eslaviarrak) [indoeuroparrak].

Bulgaria: arumanera (erromantzea), bulgariera (eslaviarra) [indoeuroparrak].

Danimarka: alemana, daniera, faroeera (germaniarrak) [indoeuroparrak].

Errumania: arumanera, errumaniera (erromantze hizkuntzak), bulgariera, ukrainera (eslaviarrak) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparra].

Errusiar federazioko Europa aldea: errusiera (eslaviarra) [indoeuroparra], ingriera, kareliera, komiera, komi-permyakera, livviera, ludiera, mariera, mokshera. mordvera, nenetsera, samiera, udmurtera, vepera, vodera, (uraldarrak), bashkirera, chuvashera, tatarera, (turkiarrak) [ez-indoeuroparrak].

Eslovakia: eslovakiera, poloniera, rutheniera (eslaviarrak) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparrak].

Eslovenia: esloveniera (eslaviarra) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparra].

Estatu espainiarra: aragoiera, aranera, asturiera, galiziera, gaztelania, katalana, (erromantzeak) [indoeuroparrak] euskara (isolatua) [ez-indoeuroparrak].

Estonia: estoniera (uraldarra) [ez-indoeuroparrak].

Frantziako eremua: aranera, franko-provençera, frantsesa, katalana, korsikera, okzitaniera (erromantzeak), bretainiera (zelta), alsaziera, franciquera (germanikoak) [indoeuroparrak] eta euskara (isolatua) [ez-indoeuroparra].

Finlandia: finlandiera, samiera (uraldarrak) [ez-indoeuroparrak], suediera (germaniarra) [indoeuroparra].

Grezia: arumanera, meglenera (erromantzeak), arvanitea (albaniarra), bulgariera, pomakera (eslaviarrak), greziera, tsakoniera (greziarrak) [indoeuroparrak].

Herbehereak: nederlandera, frisiera (germaniarrak) [indoeuroparrak].

Hungaria: bulgariera, eslovakiera, kroaziera (eslaviarrak), errumaniera (erromantzea) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparrak].

Irlanda: ingelesa (germaniarra), Irlandako gaelikoa (zelta) [indoeuroparrak].

Islandia: islandiera (germanikoa) [indoeuroparra].

Italia: franco-provençera, friulera, italiera, katalana, ladinera, sardiera (erromantzeak), mocheno hizkuntza, walserera, zinbriera (germaniarrak), arbëresha (albaniarra), greziera, (greziarra) kroaziera (eslaviarra) [indoeuroparrak].

Jugoslavia: albaniera (albaniarra), errumaniera (erromantzea), eslovakiera, serbiera (eslaviarrak), [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparra].

Kaukaso: abazera, abkazera, adyghera, aghulera, akhwakhera, andiera, archiera, avarera, bagulalera, balkarera, batsera, bezhtiera, botlikhera, budukhera, chamalalera, dargvera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, ingushera, kabardiera, karachayera, karatera, khaidakhera, khinalughera, khvarshera, krytsera, kubatxiera, lakera, lezgiera, rutulera, tabasaranera, tindiera, tsakhurera, txetxeniera, ubykhera, udiera (Kaukasoko hizkuntzak) [ez-indoeuroparrak], Arameera, assiriera, (semitak), bashkirera, azerbaijanera, kazakhera, kumykera, nogaiera, turkmenera, urumera. (turkiarrak), kalmykera (mongoliarra), georgiera, lazera, mingreliera, svanera, (kartveliarra), [ez-indoeuroparra] kurduera, ossetiera, talishera, tatera, (irandarrak) [indoeuroparrak].

Kroazia: dalmaziera, istriera, istro-romaniera, italiera (erromantzeak), kroaziera, serbiera (eslaviarrak) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparrak].

Letonia: letoniera (baltarra) [indoeuroparra].

Liechtenstein: alemana, walserera (germaniarrak) [indoeuroparrak].
Lituania: lituaniera (baltarra) [indoeuroparra], livera (uraldarra) [ez-indoeuroparra].

Luxenburgo: alemana, luxenburgera (germaniarrak), frantsesa (erromantzea) [indoeuroparrak].

Malta: maltera (semita) [ez-indoeuroparra].

Mazedonia: arumanera, meglenera (erromantzeak), mazedoniera, serbiera (eslaviarrak) [indoeuroparrak].

Monako: frantsesa (erromantzea) [indoeuroparra].

Moldavia: bulgariera (eslaviarra), moldaviera (erromantzea) [indoeuroparrak], gagauzera (turkiarra) [ez-indoeuroparra].

Norvegia: bokmala, novegiera, nynorska (germaniarrak) [indoeuroparrak], samiera (uraldarra) [ez-indoeuroparra].

Polonia: poloniera, kashubiera (eslaviarrak) [indoeuroparrak].

Portugal: mirandera, portugesa, (erromantzeak) [indoeuroparrak].

Serbia: albaniera (albaniarra), bulgariera, eslovakiera, serbiera (eslaviarrak), errumaniera (erromantzea) [indoeuroparrak]. hungariera (uraldarra) [ez-indoeuroparrak].

Suedia: finlandiera, samiera (uraldarrak) [ez-indoeuroparrak], suediera (germaniarra) [indoeuroparra].

Suitza: franco-provençera, frantsesa, erromantxera, italiera, (erromantzeak), alemana, walserera (germaniarrak) [indoeuroparrak].

Turkiako Europa aldea: ladinoa/judeo-espainieran (erromantzea) [indoeuroparra], turkiera (turkiarra) [ez-indoeuroparra].

Txekia: txekiera (eslaviarra) [indoeuroparra].

Ukraina: errumaniera (erromantzea), rutheniera (eslaviarra), ukrainera (eslaviarra) [indoeuroparrak], hungariera (uraldarra), karaimera, tatarera (turkiarrak) [ez-indoeuroparrak].

Zipre: greziera (greziarra) [indoeuroparra], turkiera (turkiarra), ziprera (semita) [ez-indoeuroparrak].