Munduko hizkuntzen amarauna
 
Aurkezpena

Aurrekariak
Munduko hizkuntzei buruzko txostena
Hizkuntzen datu-bilketa
Galdeketa bete
Berriak
Artikuluak
Europako hizkuntzak
Hizkuntzak eta Immigrazioa
Eztabaida-gunea
Estekak
Harremanetarako

Web gune honetako atal batzuetan Flash Player plug-ina instalaturik izatea beharrezkoa da.


AURKEZPENA

 

Ongi etorri Munduko hizkuntzen amaraunera!

Hizkuntzen AMARAUNA / World Languages Network egitasmoa, hizkuntza-eskubide eta betebeharrak zabaltzeko sortu den egitasmoa da, eta bere helburua munduko hizkuntza-ondarea eta aniztasunaren garrantziaz ohartu diren pertsonen eta erakundeen arteko harremanak bultzatzea eta sendotzea da.

Zehazki, internetek eskaintzen digun erosotasuna erabiliz, informazioa eta lana elkar trukatzeko ekimena da, eta bertan edozein pertsonak nahiz erakundek parte hartu ahal izango du, lanak aurkeztuz, bere ezagutzak eskainiz eta bere esperientziaren ondorioz bildutako jakituria ekarriz. Bestela esanda, elkar trukerako gunea sortuko da interneten, hizkuntza-ondarea eustearen garrantziaz arduratutako lagun, ikerlari, lantalde, elkarte, erakunde eta abarren eskura tresna hau jarriz, eta, era berean, arrisku egoeran dauden hizkuntzen berreskurapenerako hizkuntza-politikarik eraginkorrenak bultzatuz.