hasiera*

 egitaraua*

 hizlariak*

 lekua*

 zuzenean ikusi*

 izen-ematea*


hasiera*
 



Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak UNESCO Etxeko “Hizkuntzen AMARAUNA” proiektuko Batzorde Teknikoaren laguntzarekin antolatu duen “Hizkuntzak eta Immigrazioa” nazioarteko mintegia ospatzera goaz.

Munduan zehar hizkuntza aniztasuna galtzen ari dela adierazten duten zenbait ahotsaren aurrean, ”Hizkuntzak eta Immigrazioa” mintegiaren helburua Euskal Herrian bilakatzen ari diren inguru eleanitz berriak ezagutzea da. Ildo horretan, etorkinen bertakotzea indartu nahi genuke euskararen mundura hurbilduz, eta euskara ikastera animatu aldi berean jatorrizko hizkuntza ere mantenduz. Halaber, Euskal Herrian hizkuntza aniztasuna kudeatzeko balizko neurriak proposatu eta eztabaidatuko ditugu, hizkuntza gutxitua duten komunitateen esperientziak aztertuz.

Mintegi honetan aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Beraz, "Hizkuntzak eta Immigrazioa"-ren inguruko jarduera hauetan parte-hartzaile izatera animatzen zaitugu. Etortzekoa bazara, izen - emate atalean sartu edo 94 427 64 32 telefonora deitu.